eu | es | en |
Eraikinen portaera energetikoari dagozkion eskakizunak handitzen doazen heinean, bai araudi-aginduz zein handituz doan bezeroen eskariak eraginda, eta zerbitzuzko eskakizun izaera duen araudi aldakor baten testuinguruan, arkitektura eta eraikuntza ebazpenak parametro neurgarrietan ebaluatzen dituzten diseinu eta gauzatze prozesuak erabiltzea beharrezkoa bihurtzen da.
 
Bestalde, eraikinen isolamendu termikoa eta iragazgaiztasuna hobetzean, lehen onartuta eta egiaztatuta zeuden eraikuntza ebazpenen aplikazio desegokiak eraikuntza elementuak eta espazio bizigarrien osasungarritasuna kalte litzake.
 
ZARRABEITIA ARKITEKTOAK-ek eraikuntza sektoreko eragile ezberdinei -arkitekto, fabrikatzaile, etab.- eraikinen portaera energetikoari loturiko gaien gaineko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkie. Bereganatutako ezagutza eta esperientziak hurrengo zerbitzuak behar besteko bermearekin eskaintzea ahalbidetzen digu:    
 
-       Eraikuntzako Araudi Teknikoko (CTE) Oinarrizko Dokumentuen betetze justifikazioa: DB-HE (LIDER software ofizialaren edo metodo sinplifikatuaren bidez), DB-HS, DB-HR, DB-SI.
-       Eraikinen kalifikazio energetikoa CALENER software ofizialaren edo metodo sinplifikatuaren bidez.
-       Eraikinen simulazio energetiko aurreratua, ENERGY PLUS kalkulo-tresnadun simulazio energetiko dinamikoko softwarearen bidez.
-       Zubi termikoen kalkulua elementu finituen softwarearen bidez, eta hauek ekiditzeko eraikuntza ebazpenen ikerlana.
-       Kondentsazio interstizialen arrisku analisia simulazio dinamiko higrotermikoko softwarearen bidez.
-       Eraikinen itxiturak eta instalazio termikoak hobetzeko estrategien bideragarritasuna, errentagarritasuna eta amortizazio epeak neurtzeko azterlana.
-       Eguzki erradiazioaren eta argiztapen naturalaren azterlana, erradiazioaren jasotze eta kontrol estrategien ebaluazioa eta dimentsionamendua.
-       Obra berrira zein eraberritzera aplikagarriak diren neurri bioklimatiko eta energetikoki eraginkorren azterlana.
Zarrabeitia in Gernika, ES en Houzz
info@zarrabeitia.eu | 652 773 395 + 635 743 721 | San Kristobal Plaza 10, 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)