eu | es | en |
ZARRABEITIA ARKITEKTOAK-en, edozein eskalatako proiekturi ikerlan bat bezala ekiten diogu, tokiko berezitasunen azterlan sakonarekin hasiz, eraikuntza teknologiaren bitartez formaren adierazpena bilatuz, bezeroarekin etengabeko ideia hartu-emana mantenduz, eta beti ere proposamenak honen baliabide ekonomikoetara moldatuz.
 
ARKITEKTURA BIOKLIMATIKOA
 
Arkitektura proiektu ororen funtsezko helburua eraikinen barruan giro erosoa lortzea izan behar da, honek giro termiko eta akustiko egokiko baldintzetan, airearen kalitatean, argiztapen naturalean eta espazioen kalitatean datzalarik. Tokian tokiko ezaugarri mikroklimatikoak baliatzen dituzten estrategia pasiboen bitartez posible da erosotasun maila altuenak lortzea energia kontsumo minimoarekin eta ohikoa baino inbertsio handiagorik egin beharrik gabe.
 
ZARRABEITIA ARKITEKTOAK-en, energetikoki erabat eraginkorrak eta ingurumenarekiko jasangarriak diren eraikinak proiektatzeko beharrezko diren tresnak eta ezagutzak darabiltzagu, diseinu estrategia bioklimatikoak, ingurumen-inpaktu baxua duten materialak eta kasu bakoitzari hoberen egokitzen zaizkion energia berriztagarriak erabiliz.
 
ERABERRITZE ENERGETIKOA
 
Eraberritzea eraikuntzako sektorean indarra hartzen ari den une honetan, ezinbestekoa deritzogu mota honetako lanei energiaren ikuspuntutik ekitea. ZARRABEITIA ARKITEKTOAK-en, itxituraren baldintza termikoen eta instalazio termikoen hobekuntza estrategia ezberdinen bideragarritasun azterlanak burutzen ditugu, beharrezko inbertsioaren eta ondoriozko energia aurreztearen arteko balantzeak lortuz, eta kasu bakoitzari aplika lekizkiokeen laguntzak kudeatuz.
 
Parametro hauetan oinarrituta, gure jarduera nagusiki sendibakarreko etxebizitzen diseinura eta baserrien eraberritzera bideratzen dugu, zeinetan bezeroarekin etengabeko ideien hartu-emana mantentzeak berebiziko garrantzia hartzen duen bere nahiak, beharrak eta era guztietako baldintzak eraikuntza eta espazio-kalitate altua duen, kontzeptu guztietan orekatua den eta bere garaiarekin bat datorren arkitekturarantz gidatu ahal izateko.
 
Era berean, beharrezko den eskarmentu profesionala dugu beste mota askotako zerbitzuak eskaini ahal izateko, hala nola: etxebizitza kolektiboko proiektuak, ekipamenduak, merkataritza-lokalak, fatxaden zaharberritzea, barne-eraberritzeak, eraikuntza patologien txostenak, EITak (Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoak), ziurtagiri energetikoak, ikuskaritza energetikoak, eta abar.
Zarrabeitia in Gernika, ES en Houzz
info@zarrabeitia.eu | 652 773 395 + 635 743 721 | San Kristobal Plaza 10, 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)