eu | es | en |
ZARRABEITIA ARKITEKTOAK bere kide fundatzaileek partekatutako helburuak eta urteetan zehar arkitektura estudio ezberdinetan metatutako esperientziak bateratze-lanetik sortzen da. Gure profesioaren ikuspegia funtsezko zenbait ardatzen gainean biratzen da:
 
-       Arkitekturaren ikuspegi garaikide bat, bai obra berriari zein zaharberritzeari dagokionez, unean-uneko eraikuntza teknologien isla izan dadin, berrikuntzarako arreta bereziaz.
 
-       Eraikinen portaera energetikoaren ezagutza sakona, baliabideen erabilera eraginkorra ahalbidetuko duena, diseinu bioklimatikoko estrategietan oinarrituta eta estandar energetiko altuenak helburu izanik.
 
-       Ondare arkitektoniko eta naturalaren babesa; eraberritzean, jatorrizko arkitektura errespetatzen duten baina soluzio garaikideak proposatzeko ausardia duten esku-hartzeen bitartez, eta obra berrian, ingurunearekiko integrazioa eraikina lekuan ezartzeko estrategia nagusitzat hartuz.
Zarrabeitia in Gernika, ES en Houzz
info@zarrabeitia.eu | 652 773 395 + 635 743 721 | San Kristobal Plaza 10, 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)