eu | es | en |
ZARRABEITIA ARKITEKTOAK osatzen dute:
 
NAIA ZARRABEITIA LOPEZ DE MUNAIN
arkitektoa, Eraikuntzako espezialitatearekin, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikotik (UPV-EHU), 2004ko urrian.

2003tik 2009ra bitartean etengabeko elkarlanean dihardu Bilboko estudio desberdinekin tipología askotako proiektuak burutuz, hala nola: sendibakarreko etxebizitzak, etxebizitza kolektiboak, merkataritza-lokalak, ekipamenduak, hirigintza-paisajistikoak, erreformak, fatxada birgaitzeak, txostenak, instalazio-diseinuak eta abar.

2011n eraikuntzan eraginkortasun energetikoari buruzko ezagutzak sakontzen ditu Bureau Veritas-ek emandako Eraginkortasun Energetikoko Goi Ikastaroaren bidez.
 
PEIO ZARRABEITIA LOPEZ DE MUNAIN
arkitektoa, Eraikuntzako espezialitatearekin, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikotik (UPV-EHU), 2008ko apirilean. Ohorezko matrikula eta 2007-2008 Karrera Bukaerako Sari Berezia.
2006tik 2010era bitartean Milan, Dublin eta Bizkaian kokatutako arkitektura eta eraikuntza empresekin elkarlanean dihardu, besteak beste sendibakarreko etxebizitzak, etxebizitza kolektiboak, merkataritza lokalak, fatxada eta baserrien eraberritzeak proiektatuz, eraikinen analisi energetikoak burutuz, ekimamenduen leihaketa publikoetan parte hartuz eta abar.
 
2011n Eraikuntzan Ingenieritza Termikoko Berezko Master (UPV-EHU) titulua eskuratzen du, eraikuntzari eta bere egokitzapen termikoei aplikatutako efizientzia energetikoan espezializatuz.
 
2009tik aurrera elkarlanean dihardute bereziki sendibakarreko etxibizitzak, merkataritza lokalak, erreformak eta baserri eraberritzeak proiektatu eta gauzatuz, 2011 urtean Sozietate Zibil Profesional gisa ezarriz. Era berean, beste arkitekto zein arlo ezberdinetako profesionalekin elkarlanean dihardute eskala erdiko enkarguei aurre egiteko, osotasunezko zerbitzu pertsonalizatua eskainiz. 
Zarrabeitia in Gernika, ES en Houzz
info@zarrabeitia.eu | 652 773 395 + 635 743 721 | San Kristobal Plaza 10, 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)